Getxoko (Bizkaia) 43 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia).
Kantabriako Gobernuak jakinarazi duenez gizonezkoa Mioño inguruko labarretik behera erori zen atzo arratsaldean, oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik.
Labarren innguruan zegoen pertsona batek antza, biktimaren gorpua prismatikoz ikusi zuen eta larrialdi zerbitzuei abisua eman zien. Larrialdi zerbitzuak istripuaren lekura iritsi zirenerako 43 urteko gizona hilda zegoen. Eguraldi txarragatik ezin izan zuten gorpua labarretik atera. Gaur, berriz, gorpua helikopteroz atera dute.
Gorpua Kantabriako Valdecillako ospitalera eraman dute autopsia egin eta heriotzaren kausak argitzeko.
gizartea