gizartea

Getxoko mendizale bat erreskatatu dute Espainian

2009ko uztailaren 25a
19:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Guardia Zibilak 50 urteko Getxoko (Bizkaia) mendizale gizonezko bat -P.M.L.- erreskatatu du gaur 11:50ean Benasquen (Aragoi, Espainia), mendizaleak erorikoa izan ostean. Ibon Blanco de Literotan zela, harri batzuekin irrist egin eta buruan kolpea hartu du, ez handia. Saihets batean zauria dauka. Erietxera eraman dute.

Ezbeharra izan denean, harekin zihoan lagunak -Zornotzako (Bizkaia) 50 urteko mendizalea-, antsietate krisia izan du, eta medikuek artatu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.