ezbeharra

Getxoko paella txapelketako leherketa argitzeko, ikerketa abiatu du Ertzaintzak

Lau emakumezko erietxean daude, eta haietako bat larri dago. Getxon egiten duten munduko paella txapelketan leherketa bat gertatu zen.

2017ko uztailaren 24a
13:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Getxoko Aixerrotan (Bizkaia) egiten duten paella txapelketako suetako batera erregaia bota zuen norbaitek, ustez; leherketa izan zen, eta hainbat lagun zauritu ziren. Zaurituetako bost erietxera eraman zituzten, eta han jarraitzen dute lauk. Gainera, bat larri dago: gorputzaren %60 du errea.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.