FRANKISMOA

Getxoko Udalak bat egingo du Argentinako kereilarekin

Akusazio gisa aurkeztuko da frankismoaren krimenen kontrako epaiketan.

Maria Servini, kasuaren epailea. JUAN CARLOS HIDALGO, EFE
2017ko uztailaren 27a
16:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Getxoko Udalak mozio baten bidez onartu du frankismoaren krimenen aurkako Argentinako kereilan akusazio gisa agertzea.

Mozioa GUK taldeak aurkeztu zuen, alegia, Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteak, eta EH Bilduk osatutako taldeak. Proposamena aurrera eraman duten bi taldeen aldeko botoaren bidez onartu dute.

Udalean agintean dauden bi alderdiak, EAJ eta PSE, abstenitu egin dira. Gauza bera egin du Ciudadanos alderdiko zinegotzi bakarrak. PPkoek, ordea, kontra bozkatu dute.

2010eko apirilean aurkeztu zuten frankismoaren krimenen aurkako kereila. Ordutik, buru-belarri aritu dira hainbat erakunderi krimen horiek aztertzeko eskatzen. Europako Parlamentuari ere egin zioten eskaera, argudiatuta frankismoaren biktimak ez dituztela tratatu nazismoarenak eta faxismoarenak tratatu dituzten modu berean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.