Gaueko Hemoglobinuria Paroxistikoa (GHP) duten lau herritarren tratamendua urtebetez blokatu izana egotzi dio HPN duten gaixoen elkarteak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari. Elkartearen arabera, lau herritarrentzako tratamendua onartu zuen Osakidetzak; baina oraindik ez dagoadministrazio baimenik gaixoek botika jaso ahal izateko. Tratamenduak, gaitzaren garapenari eusteaz gain, lau gaixoen hiltzeko arriskua ere gutxituko luke. Horregatik, gaixoek duten egoera larriaz ohartarazi du elkarteak.
Osasun arazo genetikoa da GHP. Proteina natural arruntak ez dira globulu gorrietara egoki eransten, eta, ondorioz, globulu gorriak babes barik geratzen dira sistema immunitarioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu