Gizartea

Gidari bat hil da Gautegiz-Arteagan

2010eko urtarrilaren 16a
19:34
Entzun 00:00:0000:00:00
Gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Gautegiz-Arteagan (Bizkaia) istripuan, bere autoarekin errepidetik atera ostean. Ibilgailua irauli egin da, Ertzaintzak esan duenez. Hantxe zendu da gizonezkoa.

Arratsaldeko bostak pasatxo gertatu da ezbeharra, BI-3223 errepidean, Gernika-Lumo eta Lekeitio artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.