Gimnasio bateko entrenatzaile bat zigortu dute, emakumezko erabiltzaile bati sexu erasoa egiteagatik

Bilbon izan zen erasoa, 2020ko martxoan. Lau urte eta erdiko zigorra ezarri diote gizonari.

INDARKERIA MATXISTA
Epaitegi bat, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Maite Asensio Lozano.
2024ko otsailaren 6a
15:42
Entzun

Bizkaiko Epaitegiak lau urte eta erdiko zigorra ezarri dio gizon bati, emakume gazte bati sexu erasoa egiteagatik. Gizona gimnasio bateko entrenatzailea zen, eta biktimari masaje bat ematean egin zion eraso. Espetxe zigorra bete ondoren, beste bost urtez egon beharko du zaintzapean, eta sexu hezkuntzaren inguruko programetan parte hartu.

2020ko martxoan izan zen erasoa: gimnasioko ikastaro batean mina hartu zuen bizkarrean, eta entrenatzaileak masaje bat eskaini zion; epaiaren arabera, «kirol masaje» bat ematen hasi zitzaion, baina gero «sexual bihurtu» zen. Gizonak atzamarrak sartu zizkion baginan emakumeari, eta zakila ahoan. Akusatuak epaiketan adierazi zuen jardun sexuala «kontsultatua» izan zela, baina epaileak adierazi du haren testigantza ez dela «arrazoizkoa eta fidagarria».

Biktimak adierazi zuen erasoan «blokeatuta» geratu zela, «parte hartu nahi ez zuen gertaera sexual bat» izan zelako, eta beldurraren ondorioz «paralizatuta» geratu zela. Epaitegiak uste du emakumearen kontakizuna «koherentea» eta «guztiz fidagarria» dela, eta haren hitzarekin bat datozela bai erasoaren berri jaso zuen adiskide baten adierazpenak bai bestelako frogak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.