Gipuzkoak berretsi du ez duela mendekotasun arloko mozketarik egingo

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Gobernuak «hiltzen» utzi nahi du Mendekotasun Legea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esanetan. Hori dela eta, adierazi du ez dituela ezarriko mendekotasunaren inguruko murrizketak. Ander Rodriguez Gizarte Gaietarako diputatuak nabarmendu duenez, «esfortzu ekonomiko handia» egin beharko du aldundiak: «PPk egin dituen mozketen ondorioz, hamar milioi euro gutxiago jasoko ditugu aurten». 230 milioi euro bideratzen ditu aldundiak urtean; horietatik 35 Espainiako Gobernuak ematen zizkion. Aralarrek, bestalde, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeei eskatu die mendekotasunaren inguruan «akordio zabalak» egiteko eta krisi garaian kalitatezko zerbitzu publikoak mantentzen saiatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.