Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Eneko Goiak ez duela dimisiorik emango esan du gaur, LAB sindikatuak herenegun haren dimisioa eskatu eta gero. LABeko kide Joxean Urkiolak esan zuen "ulergaitza" dela Goiak orain "iruzurra amaitzen ari delako erakutsikeria egitea", Glass kasua gertatu zenean Goia bera "Gipuzkoako Ogasun departamentuko aholkulari baitzen".
Garai horretan "izaera orokorreko zereginetan" aholkulari lanak egiten zituela erantzun die Goiak, eta ez duela loturarik Gipuzkoako Ogasunaren ustelkeriarekin.
ekoNOMIA