Emakumeen aurkako indarkeria

Gipuzkoako Batzar Nagusiek hilketa gaitzetsi dute

Orondritzen (Nafarroa) herenegun indarkeria zantzuekin hilda agertu zen Nagore Laffage Casasola 20 urteko emakume irundarraren senideei elkartasuna adierazi diote.

2008ko uztailaren 9a
14:38
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Nagore Laffage Casasola 20 urteko irundarraren hilketa gaitzetsi dute gaur. Familiari elkartasuna eskaini, eta emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko lanean segituko dutela adierazi dute. Bihar pleno berezia egingo du Irungo Udalak, eta jarraian elkarretaratzea.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak bere "babesa eta elkartasuna" adierazi dizkio herenegun Orondritzen (Nafarroa) eta indarkeria zantzuekin hilda azaldu zen emakume irundarraren familiari. "Genero indarkeriari aurre egiteko lanean jarraitzeko konpromisoa" agertu, eta ildo horretan programa hezitzaileak garatzen eta ezartzen segituko dutela jakinarazi du Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkari Patxi Aierbek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.