Gizartea

Gipuzkoako bederatzi zahar etxeetako langileek 40 egun daramatzate greban

Gaur goizean manifestazioa egin dute Donostiako kaleetan.

urtzi urkizu
2013ko ekainaren 21a
14:58
Entzun

Gipuzkoako zaharren egoitzen afera ez da oraindik amaitu. Enpresen %82k akordiorako oinarria sinatu dute dagoeneko. Bederatzi zahar etxeetan, aldiz, langileek greban jarraitzen dute: Txara, Argixao, Otezuri, Nuestra Señora de la Paz, Mutrikuko erresidentzia, Txarako gaitasungabeentzako zerbitzua, San Ignacio, Via Sacramento eta Altzako zahar etxea. ELAk deituta, maiatzaren 13tik greba mugagabean daude egoitza horietako langileak.

Gaur goizean bederatzi zahar etxe horietako langileek manifestazioa egin dute Donostian, Erresidentziak borrokan leloko pankartarekin. Borroka, kantua eta umorea uztartu dituzte martxan. Enpresariei akordiorako oinarria behingoz sinatzeko eskatu diete. Oihuen artean honako hauek entzun dira: "Soldatak lurretik, gauez eta egunez miseria bategatik", "Jo eta ke, irabazi arte", "Ez dago ogirik hainbeste txorizorentzat", "Borroka da bide bakarra", "Lapurretaz potroetaraino gaude, eta enpresarietaz, obarioetaraino".

Azkeneko astean bi zahar etxe kudeatzen dituzten enpresek sinatu dute akordiorako oinarria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.