IKURRAK

Gipuzkoako Diputazioak Espainiako bandera "ohorezko leku" batean jartzeko agindua berretsi dute

EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu aldundiak aurkeztutako helegitea.

Espainiako bandera, Gipuzkoako Diputazioan. JUAN HERRERO / EFE
2015eko apirilaren 30a
11:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Gipuzkoako Diputazioak Espainiako bandera foru jauregiaren eraikinaren «ohorezko leku» batean jarri beharko du. EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du martxoaren 12an emandako ebazpena. Auzitegiak bandera toki ikusgarriagoan jartzeko agindua eman zion aldundiari, ordura arteko kokalekuarekin bandera jartzeko legeari iruzur egiten zitzaiolakoan. Ez bazuen agindua betetzen isuna jar ziezaiokeela ohartarazi zion. 

Ebazpenaren aurkako helegitea aurkeztu zuen diputazioak, baina ez du onartu epaileak. Ebazpenaren arabera, datozen egunetan birkokatu beharko du Espainiako bandera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.