Ezbeharra

Gipuzkoakoak ziren Palentziako tren istripuan hildakoetatik bi

Gaztela-Leongo (Espainia) Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, atzo Palentzian gertatutako tren istripuan hildako sei lagunetatik bi euskal herritarrak dira: 69 urteko Estanislao Rodriguez eta 65 urteko Maria Luisa Lopez senar-emazteak, Pasai Antxokoak (Gipuzkoa). Iruñeko 20 urteko neska gazte bat, berriz, larri zaurituta dago Valladolideko (Espainia) erietxe batean. Iturri ofizialen arabera, gero eta argiago dago istripua abiadura handiegiak eragin zuela.

2006ko abuztuaren 22a
13:11
Entzun
Gipuzkoar bien gorpuak Palentziako tanatorian dauzkate, eta Pasai Antxoko bizilagunak ziren arren, Lugo (Galizia) sorterrira eramango dituzte bihar, han lur emateko.

Hildako sei lagunetatik lau gizonezkoak ziren: aipatutako donostiarra, beste bi Burgoskoak eta Espainiako herritarra ez dela baizik zehaztu ez duten A.F.I. 30 urte ingurukoa.Ostera, emakumezkoak ziren beste biak: Maria Luisa L.F. donostiarra, eta Ourenseko (Galizia) M.F.M. 22 urteko neska gaztea.

Hildakoez gain, beste 36 bidaiari erietxeetan ingresatu behar izan dituzte zaurituta. Haietatik zortzi dira euskal herritarrak, baina zazpik zauri arinak baino ez zituzten eta lauk dagoeneko jaso dute senda-agiria. Zortzigarrenak, N.T.M. 20 urteko neska gazte iruindarrak, zauri larriakk ditu eta Valladolideko Rio Hortega ospitalean daukate.

Guztira 426 bidaiari zihoazen Galiziatik Euskal Herrira zetorren Intercity 280 trenean, eta gehienek istripua gertatutako lekuan bertan jasotako artatzearekin nahikoa izan zuten. RENFE tren konpainiak autobusak jarri ditu bidaiari horiek beren etxeetara eramateko.



= Abiadura handiegia=b

Istripua eragin zuten arrazoiei dagokiela, gehiegizko abiadura litzatekeela adierazi dute Magdalena Alvarez Espainiako Sustapen ministroak zein Jose Salgueiro RENFE tren konpainiako presidenteak. Salgueirok SER irrati katean adierazi du argi dagoela trena abiadura handiegian sartu zela Villadako geltokiaren inguruan bide aldaketa egin zuen parera, baina orain abiadura gehiegizkoan joatea zerk eragin zuen argitu behar dela.

Villada parera 20 bat minutuko atzerapenarekin iritsi zen Intercity 280 trena. Ondorioz, hurbileko bidaiak egiten dituen tren batek aurrea hartu zion geltokira sartzen. Beraz, bidez aldatzeko maniobra egin behar zuen Intercityak, eta abiadura handiegian sartu zen maniobrara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.