Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Palestinaren alde jarritako kanpainaren bidez 32.040 euro jaso dituzte. Aldundiak eskerrak eman dizkie herritarrei, erakutsitako "konpromisoagatik". Fabius Plus makina erosiko dute bildutako diruarekin.
Abuztuan jarri zuten martxan kanpaina, Gazaren kontrako gerra operazioa "bete-betean" zegoela. Diputazioak gogoratu du egitasmoarekin erasoaldiaren "ondorio latzei aurre egiten lagundu" nahi izan dutela.