Gipuzkoan kultura sustatzeko sei konpromiso hartu ditu Markel Olanok
DONOSTIA. EAJren Gipuzkoarako ahaldungai nagusia Markel Olanok konpromisoa hartu du Tabakalera ikus-entzunezkoen sorkuntzarako gune erreferente bihurtzeko. Halaber, erakundeen arteko «konfiantza berreskuratzeko» eta Donostiako Zinemaldiarekin elkarlana sendotzeko konpromisoak hartu ditu. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko programa bat garatzea ere hartu du lehentasunen artean. Eta azkenik, Kulturaren Gipuzkoako Institutua sortuko dutela hitzeman du, «lurraldeko kultura eskaintza bultzatzeko eta kanpoaldera zabaltzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu