Erabakitzeko eskubidea

Giza armarria egingo du Gure Esku Dago-k Iruñean maiatzaren 19an

Nafarroako armarria irudikatuko dute, eskutik oratuta, Gaztelu plazako kioskoa erdigunetzat hartuta.

gotzon hermosilla
2018ko martxoaren 24a
08:41
Entzun

"Nafarron erabakitzeko borondatea agerian uztea, ekainaren 10eko giza kateari begira jendea parte hartzera deitzea, eta indarrak biltzea etorkizunari heltzeko". Hiru helburu horiek bete nahi ditu GED Gure Esku Dago-k Iruñean egingo duten mobilizazioarekin. Katakrak-en egindako agerraldian GEDeko bozeramaile Anabel Arraizak eta Aitor Urrutiak azaldu dituzte deialdiaren nondik norakoak, eta, bide batez, aurten jorratuko dituzten ildo nagusiak ere aurkeztu dituzte.

Herri galdeketen dinamikari segida emango diote datozen hilabeteetan. Orain arte, Nafarroako 26 herritan egin dituzte galdeketak, eta horiei Lizarraldea (Deierri, Lezaun eta Oteitza) eta Malerrekak (Doneztebe, Donamaria, Legasa, Elgorriaga, Ituren eta Zubieta) batuko zaizkie maiatzaren 6an.

Horrekin batera, Herritarron Ituna lantzea izango da GEDk Nafarroan izango duen beste lehentasunetako bat. Eta ekainaren 10ean Bilbo eta Donostia batuko dituen giza katean ere parte hartuko dute: nafarrak batez ere Zarautz inguruan (Gipuzkoa) eta Gasteizen bilduko dira.

"Nafarrok aukera ezin hobea izango dugu erabakitzeko eskubidearen aldeko konpromisoa agertzeko, eta eskuz esku etorkizuna eraikitzeari ekiteko", azaldu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.