Giza eskubideak errespetatuko dituen migrazio politika exijitu dute

Marea Horiak migratzaileen erroldatzeak errazteko eskatu die Bizkaiko erakundeei, Plentzian

Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Plentziako hondartzan (Bizkaia) antolatutako Marea Horia, atzo. BERRIA.
xabier martin
2023ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Marea Horia ekitaldia egin zuen atzo, Gorlizen eta Plentzian (Bizkaia), bi helbururekin: mundu zabalean milioika pertsonak bizi duten «errealitate gogorra agerian jartzea», eta euskal erakundeei eta gobernuei eskatzea ezar ditzatela «nazioarteko itunetan jasotako giza eskubideak errespetatuko dituzten migrazio eta harrera politikak».

Hondartzan egindako ekitaldi ikusgarrian, antolatzaileek esplikatu zuten «hainbat arrazoi direla medio» beren jatorrizko herrialdeak utzi eta «arriskuz eta zailtasunez beteriko bide bati» ekin behar izaten diotela milioika pertsonak, Europara iritsi nahian: «Prozesu oso mingarriak dira».Azpimarratu zutenez, azken 30 urteetan, migrazio behartu horietan 50.000 heriotza baino gehiago izan dira, eta horien erantzukizuna «ez da soilik beren jatorrizko herrialdeena», Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen arabera: «Historikoki jasan dituzten harrapaketa eta arpilatze politikak daude tartean». Horrek krisiak eragin ei ditu, «humanitarioak eta ingurumenarekin lotuak», eta testuinguru horretan ekiten dio migratzaileak bidaia arriskutsuari. Elkarteak ohartarazi du, gainera, gero eta jende gehiagok utzi beharko dute etxea beharturik.

«Haien herrialdetik atera beharrik ez izateko baldintza ekonomiko eta sozialak sortzen lagundu beharrean, are gehiago pobretzen ari diren politikak dituzte oraindik», salatu dute antolatzaileek, eta Europako Batasuna jarri dute miran: «Giza eskubideen errespetuan oinarritutako migrazio politikak baztertu eta migratzeko eskubidea kriminalizatzen dute. Ez da solidarioa; horrek ez du Europaren politika izan behar».

Euskal erakundeei erroldatzea errazteko exijitu diete, «badaudelako formulak, Bartzelonan bezala». Bizkaian ere horrela egin dadin nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.