Eusko Alkartasuneko Eusko Legebiltzarreko hautetsi Juanjo Agirrezabalak egiaren batzorde bat proposatu du, «motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan Euskal Herrian jazo dena argitzeko eta giza eskubideen urraketa oro erreparatzeko».
Horrela erantzun zien atzo, Agirrezabalaren ustez PSE-EEk, PPk eta UPDk indarkeriaren inguruan erakutsitako «ikuspegi lerratu eta osatugabeari». EAko legebiltzarkideak salatu zuenez, alderdi horiek oraindik argitu ez diren ETAren hilketak argitzen tematzen dira, «baina argitu ez diren estatu terrorismoaren krimenak alboratu egiten dituzte».
«Egiazko inpunitatea GALek, talde parapolizialek eta haien krimenak ikertu ere egin ez ziren estatuko segurtasun indarretako kideek izan dute», esan zuen, eta gaineratu alde oso handia dagoela ETAren atentatu argitu gabeen eta «estatu terrorismoarenhilketen» artean: «ETAren atentatu guztiak ikertu egin dira, eta argitu ez badira, ez da izan interes faltarengatik edo utzikeriarengatik. Aldiz, estatu terrorismoaren kasuetan gehienak ikertu ere ez dira egin, Poliziak eta Justiziak sekula ez zutelako interesik izan hilketak argitzeko, horrek estatuko funtzionarioak atxilotu eta zigortzea ekarriko zukeelako».
Giza eskubideen urraketa oro ikertzeko, egiaren batzorde bat proposatu du EAk
PSE-EE, PP eta UPDren «ikuspegi lerratu eta osatugabea» salatu du Juanjo Agirrezabala legebiltzarkideak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu