Asteburu honetan hezur batzuk aurkitu dituzte haur batzuek jolasean zebiltzala, Eibarko Ipurua auzoko komentu zaharrean. Jon Iraola alkateak sareetan eman du aurkikuntzaren berri: «Ipuruako mojen komentuko hilerri zaharreko hezurtegia aurkitu dugu. Erlijiosoek, ezjakintasunagatik edo akatsagatik, ahaztu egin zuten hezurtegi hori hustu beharreko gauzen artean sartzea», argitu du. Alkateak azaldu duenez, hilerri horren itxiera espedientea mojek beraiek eskatu zuten, eta hustera joan zenean, udalak hutsik aurkitu zuen
Eusko Jaurlaritzako mortuetako osasun teknikariaren zain dago orain udala, «beharrezkoak diren egitekoak» egiteko. Hala ere, alkateak beste mezu bat ere bota du: hezurtegia aurkitu duten lekua jabetza pribatukoa da, eta sarbidea itxita dauka. «Neurri egokiak hartuko ditugu baimenik gabeko sarbide gehiago egon ez dadin», esan du.