'Bateragune auzia'

Gizartearen babesa helarazi diote LABeko kideek Diezi

El Duesoko espetxera bisitan joan dira LABeko hainbat kide, tartean Ainhoa Etxaide idazkari nagusia. Espetxe politiken inguruan hausnartzeko eskatu die Etxaidek eragileei.

LABeko ordezkaritza El Duesoko kartzelaren kanpoaldean. LAB
arantxa elizegi egilegor
2016ko urriaren 16a
08:17
Entzun

Badira zazpi urte LABeko idazkari nagusi ohia kartzelan sartu zutela, Bateragune auziarekin lotuta. Zigorra datorren abuztuan amaituko du Rafa Diezek. Asko dira, ordea, lehenago libre beharko lukeela uste dutenak, eta horiek izan dira, hain zuzen, Rafa gure artean ekimena babestu dutenak, tartean baita Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia bera ere. Eta hori helarazi diote gaur LABeko kideek Diezi, El Dueso (Espainia) espetxera egindako bisitan.

Santoñako kartzelara joan diren artean izan dira Ainhoa Etxaide idazkari nagusia eta Jabi Gernika idazkariordea. "Herriak aktibatu behar du. Baina bada ere garaia eragileen aldetik espetxe politiken jarraipen zorrotza egiteko. Hausnartu behar dugu presoek egiten dituzten urratsen aurrean estatuak zer jarrera duen", adierazi du Etxaidek.

LABek salatu du Diezek "oso garesti" ordaindu duela Bateragune auzia -bera da preso jarraitzen duen bakarra-, eta egoera ez dela bidezkoa. Horretaz gain, iragarri du euskal preso eta iheslariak etxeratzearen alde lanean jarraituko duela aurrerantzean ere, "langileok asko dugulako egiteko eta esateko gai honi buruz".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.