Aurrezki Kutxak

Gizarteari "iruzur egitea" leporatu die EAJk PPri eta PSE-EEri

Aurrezki Kutxen bat-egitearen auzian gizarteari "iruzur" egin diote PPk eta PSE-EEk EAJren iritzian. EAJren bozeramaile Iñigo Urkulluk azaldu duenez, EAJren iritzian bi alderdi horien jarrerak BBKren, Kutxaren eta Vital Kutxaren zuzendarien "profesionaltasunari mespretxu" egiten die. BBK eta Kutxa elkartzearen alde azaldu da Urkullu, bi banku horietako zuzendariek hala nahi badute.

2005eko urriaren 5a
18:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Bat-egitearen aurka azaltzearen atzean "arrazoi politikoak" daudela uste du EAJk. Baina, arrazoi politikoen barrenean "interes ekonomiko handiak" daudela azpimarratu du; "aurrezki kutxen pribatizazioa eta euren gizarte lanaren amaiera bultzatzen duten interesak". Azpimarratu duenez, EAJ Kutxen bat egitearen eta izaera "publiko eta soziala duten erakunde gisa" mantentzearen alde dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.