Gizon bat atxilo, azken hiru asteetan urruntze agindua bi aldiz apurtzea egotzita
Getxoko Udaltzaingoak (Bizkaia) 26 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, bikotekide ohiarekiko zuen urruntze agindua apurtzea egotzita. Orain hiru aste ere atxilotu zuten, arrazoi beragatik. Urruntze agindu horren arabera, atxilotuak ezin zuen ibili biktima bizi den auzotik. Baina, urruntze aginduen kontrol bat egiten ari zirela, han topatu zuten. Agindu hori ezarrita zuela egiaztatu ostean, atxilotu egin zuten.Getxoko Udaleko berdintasun zerbitzuak gertatutakoa salatu du. «Urruntze aginduak apurtzea, emakumeen eskubideak urratzen jarraitzea da». Nafarroan, berriz, azken astean lau lagun atxilotu dituztegenero indarkeria delituak egotzita. Sakanan, Sarrigurenen, Iruñean eta Cintruenigon izan dira atxiloketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu