Gizon bat atxilo, bikotekidea mehatxatzea leporatuta

2012ko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BILBO. Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, ustez bikotekideari heriotz mehatxuak egiteagatik. Ostegunean hartu zuten ertzainek 41 urteko gizona atxilo. Emakumea etxetik atera eta, antza, gizonak jarraitu egin zuen. Poltsa lapurtu zion bikotekideari, Ertzaintzak erran duenez. Atxilotu zutenean, emakumea iraintzen eta mehatxatzen hasi zela erantsi dute ertzainek.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA