Gizon bat atxilo, urruntze agindua haustea egotzita
MUNGIA. Gizon bat atxilo hartu dute Mungian (Bizkaia), bikotekide ohiak eskatutako urruntze agindua haustea egotzita. Ertzainek atzeman zuten gizona, herenegun. Bikotekidea zaintzen ari ziren ertzainak, eta 44 urteko gizona ikusi zuten. Biktimaren lantokitik gertu zegoen. Urruntze aginduan ezarritako segurtasun tartea urratu zuen, ustez, gizonak;bikotekide ohiarengandik 150 metro baino gutxiagora zegoen atxilo hartu zutenean.


Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu