Gizon bat atxilotu dute Algortan, sexu eraso bat egitea egotzita

Herritarrek gizona atxiki zuten udaltzainak iritsi arte. Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, jai batzordeak antolatuta. Asteburuan beste bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen.

jakes goikoetxea
2025eko abuztuaren 11
09:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo 04:47an, Algortan (Bizkaia), emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Getxoko Udalak jakinarazi duenez, gizonak ukituak egin zizkion emakumeari. Zenbait herritarrek ikusi zuten erasoa, eta gizona atxiki zuten udaltzainak etorri arte. Poliziek atxilotu egin zuten gizona, eta epailearen esku utziko dute. Getxoko Udalak erasoa salatu du. 

Jaiak dira Algortako Portu Zaharrean, eta, jai batzordeak antolatuta, erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean.

Gasteizen indarkeria matxistari lotutako hiru atxiloketa izan dira asteburuan. Gaur eman ditu udaltzaingoak xehetasunak: ostiral arratsaldean, 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, lesio delitua egotzita. Agenteen arabera, 43 urteko gizonezko batek eraso egin zion bikotekide ohiari, adin txikiko semearen aurrean; larunbatean, berriz, 27 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten, sexu eraso bat egiten saiatzea leporatuta. Gainera, 46 urteko gizonezko batek larunbatean ukituak egin zizkien zenbait emakumeri. Udaltzainak bertara joan zirenean, mehatxu egin zien, baita bultza ere, Poliziaren arabera. Hortaz, atxilotu egin zuten, desobedientzia eta agintedunari aurre egitea leporatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.