Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu du Andoainen, neska-laguna eskaileretatik behera bota duela egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Emakumea zauritu egin da, eta osasun etxe batean artatu dute.
Herrizaingo Sailaren arabera, erasoa atzo arratsaldean gertatu zen; etxean zirela, gizonak modu erasokor batean dirua eskatu zion bikotekideari, eta etxea txikitzeko mehatxu egin zuen. Emakumea etxetik bazihoala, hark lepotik heldu zion, eta eskaileretan behera bota zuen.
Biktimak bizilagun baten etxean babestea lortu zuen, eta han egon zen ertzainak iritsi arte.
Gizonak beste delitu batzuen aurrekariak ditu.