Arrueta-Sarrikotako (Nafarroa Beherea) 70 urteko gizon bat atxilotu zuen Frantziako Poliziak martxoaren 31n, eta berehala preso sartu zuten, «dozenaka» adingaberi erasotzeagatik, eta haiek bortxatzeagatik. France Bleu irratiaren arabera, harrera familia gisa aritzen zen, «zailtasunak dituzten gazteak aterpetzeko». Haurtzarorako Gizarte Laguntzaren (ASE) barruan egiten zuen lan hori.
France Bleu irratiaren arabera, 80 bat biktima egin ditu gizonak, 2015etik honat. Frantziako Poliziak haren etxea miatu eta «argazki galgarriak» atzeman ditu. Gizonak egotzitakoa ukatu du, eta instrukzio epaile baten esku utzi dute afera. Anartean, behin-behinean kartzelatu dute.