Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, emakume bati eraso egitea egotzita

Larunbat gauean emakumezko bat bortxatzen ahalegindu eta hura pendiz batetik jaurti izana leporatzen diote.

Sexu erasoen aurkako protesta bat, larunbatean, Bilbon. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko abuztuaren 26a
14:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Igandean, Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, emakume bati eraso egitea egotzita. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, larunbat gauean gertatu zen erasoa, Barakaldon, Carrefour eta Dia merkataritza guneak elkartzen dituen biribilguneetatik gertu.

Salaketaren arabera, gizonezkoa emakumezko bat bortxatzen ahalegindu zen, eta, hark aurre egin zionez, pendiz batetik behera jaurti zuen. Ertzaintzak Trapagaranen atzeman zuen atzo gizona, eta datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.