Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute bikotekidea jo eta konorte gabe uztea egotzita

2008ko apirilaren 5a
16:27
Entzun
34 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Basaurin (Bizkaia), bikotekidea jotzea, eta, ondorioz, konorte gabe uztea leporatuta.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bart goizaldeko hirurak aldera abisua jaso dute, Agirre Lehendakariaren kalean norbaitzuk liskarretan zebiltzala esanez. Patruila bat esandako tokira joan denean, gizonezko bat, neska txiki bat eta emaume bat ikusi dituzte ertzainek; emakumezkoa lurrean etzanda, korderik gabe.

Gizonak emakumea erori egin dela eta min hartu duela esan die ertzainei. Bestelako azalpena eman dio, ordea, emakumezkoak berak bere onera etortzen hasi denean: gizonak, bikotekideak, jo duela. Ondorengo minutuetan aldatu egin du azalpena, eta gizonak jo duela ukatu du. Hala ere, emakumezkoaren lehen aitortza eta zituen zauriak aintzat hartuta gizonezkoa atxilotu egin dute ertzainek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.