emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bi emakumeri sexu erasoa egin dielakoan

2010eko ekainaren 22a
16:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Bilbon, azkeneko asteetan bi emakumeren aurkako sexu erasoa egin duela egotzita. Atzo atzeman zuen, San Frantzisko auzoan, ikerketa baten ondoren.

Ertzaintzaren arabera, labana batekin mehatxatu ondoren egin zien sexu erasoa bi emakumeei Bilbon bertan. Ustezko eraso bat behebarru batean izan zen eta beste bat eraikuntza lan batzuetako gunean.

Horretaz gain, biktimei lapurreta egin zien gizonezkoak, betiere polizia iturriek diotenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.