Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du gaur Bilbon, Santutxu auzoan, bikotekidea jotzea eta laban batekin mehatxu egitea leporatuta. 02:45ak aldera gertatu da ustezko erasoa. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, emakumeak ubeldu bat eta urratuak zituen aurpegian. Honek ertzainei adierazitakoaren arabera, bikotekideak jo egin dio, eta ondoren laban batekin mehatxu egin dio bost urteko alabaren aurrean. Ustezko erasotzaileak bikotekidearengana ez hurbiltzeko agindua zuen.
Herrizaingo Sailaren arabera, jarrera erasokorra agertu du gizonezkoak, eta baita ertzainekin ere. Gizonezkoa atxilotu egin dute, eta datozen orduetan epailearen eskuetan jarriko dute.
Emakumeen kontrako indarkeria