Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea itotzen eta hari labana sartzen saiatzea egotzita

Bilboko Indautxu auzoko etxebizitza batean gertatu da erasoa, goizaldean. Ustezko erasotzaileari homizidio ahalegina leporatu diote.

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
edurne begiristain
2025eko uztailaren 5a
12:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon 39 urteko bikotekidea, andrazko bat, itotzen eta hari labana sartzen saiatzen egotzita. Homizidio ahalegina leporatu diote gizonezkoari.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 01:30ak aldera izan da erasoa, Bilboko Indautxu auzoko etxebizitza batean. Abisua jaso du Ertzaintzak, eta hara bertaratu dira. Lekukoek azaldu diotenez, minutu batzuk lehenago bikotea eztabaidan aritu da, eta gizonak emakumeari lepotik heldu dio, itotzen saiatuz. Emakumeak konortea galdu du, eta gizonak sukaldera joan eta bi labana hartu ditu hura hiltzeko asmoz, baina pisukide batek erasoa saihestu du.

Erasotzailea homizidio ahalegina leporatuta atxilotu dute, eta polizia etxera eraman dute. Ertzaintzak genero indarkeriaren biktimei arreta emateko protokoloa aktibatu du, eta emakumea ospitalera eraman du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.