Gizon bat atxilotu dute Donostian, adingabe bati kiroldegiko aldageletan sexu erasoa egitea egotzita

Bidebietako kiroldegian orain astebete eraso bat egitea egotzi diote 62 urteko gizonari.

Elkarretaratze bat Donostian, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Elkarretaratze bat Donostian, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
nerea intxausti
2024ko apirilaren 23a
14:00
Entzun

62 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, orain astebete egindako sexu eraso bat egotzita. Bidebietako kiroldegiko aldageletan (Donostia) egindako sexu eraso batengatik atxilotu dute: 13 urteko mutil batek pasa den asteartean salatu zuen sexu erasoa egin ziola gizon batek aldageletan. Azaldu zuen igeri egitera joan zela, eta dutxatzen ari zela gizona dutxan sartu eta masturbatzen hasi zela. Nerabea komun batean ezkutatu zen, baina gizonak barrura sartzea lortu zuen, eta ukituak egin zizkion. Kiroldegiko beste erabiltzaile bat aldagelan sartu zenean, gizonak ihes egin zuen.

Familiak salaketa jarri zuen, eta adingabeak fisikoki deskribatu ahal izan zuen atxilotua. Ertzaintzak kiroldegiko segurtasun kamerek grabatutakoak berrikusi zituen, eta zainketa lanen bidez topatu zuten gizona. Atzo atxilotu zuten, Altzako kiroldegian (Donostia), inguruan bueltaka ari zela. Ertzainak ikusi zituenean, autora joan eta ihes egiten saiatu zen, baina atxilotzea lortu zuten; Donostiako polizia etxera eraman zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.