Gizon bat atxilotu dute Donostian, sexu eraso bat egitea egotzita

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Egia auzoko taberna batean gertatu zen erasoa. Elkarretaratzera deitu du biharko, 11:45ean, Alderdi Ederren.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Donostian, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Donostian, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko ekainaren 4a
14:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gizon bat atxilotu dute Donostian, joan den asteburuan sexu eraso bat egitea egotzita. Donostiako Udalak eman du horren berri, gaur, eta jakinarazi erasoa larunbatean gertatu zela, Egia auzoko taberna batean. Ikerketa bat abiatu dute.

Erasoa gaitzesteko, Donostiako Udalak elkarretaratze batera deitu du biharko. Alderdi Ederren egingo dute, 11:45ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE