Genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Durangon, bikotekidearen heriotzarekin zerikusia izan dezakeelakoan

Ertzaintzak "atxiloketa badaezpadakoa" dela esan du ohar batean. Aurre astean hil zen emakumea, baina hasieran bere buruaz beste egin zuela uste izan zen.

2011ko ekainaren 22a
07:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Durangon (Bizkaia) bere bikotekidearen heriotzarekin zerikusia izan dezakeelakoan. Emakumeak 31 urte zituen eta aurreko astean hil zen leihotik behera erorita. Hasieran bere buruaz beste egin zuela uste izan zen, baina zenbait lekukok adierazi dute gizona emakumea botatzen ikusi zutela.

Ertzaintzak "atxiloketa badaezpadakoa" dela esan zuen atzo gauean ohar batean, eta gertaera ikertzen ari dela jakinarazi du, hipotesirik baztertu gabe. Emakumea hil ondoren, gizonak suizidioa izan zela esan zion Ertzainari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.