29 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Elgoibarren (Gipuzkoa), joan den igandean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa Donostian izan zen, eta 32 urteko emakumeak atzo jarri zuen salaketa.
Gizona atxilotu eta polizia etxera eraman dute, baina bertan zegoen bitartean «ondoezik» sentitu da, eta ospitale batera eraman behar izan dute. Hala, Ertzaintzak barne ikerketa bat abiatu du atxilotuarekin zer gertatu den argitzeko.

