Gizon bat atxilotu dute Erandion, bikotekidea trenbidera botatzea egotzita

Metroa Astrabuduko geltokira iristear zela bota du bikotekidea trenbidera. Ihes egin du, baina handik gutxira atxilotu du Ertzaintzak.

Bilboko metroa, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Bilboko metroa, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2024ko urriaren 12a
18:55
Entzun

Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean Erandion (Bizkaia), bikotekidea trenbidera botatzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Astrabuduko metro geltokian bota du trenbidera, metroa iristear zegoenean.

Metro gidaria garaiz ohartarazi dute, eta geltokira iritsi baino lehen gelditu du metroa, herritarra ez harrapatzeko. Buruan zuen kolpea dela eta, Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi du ustezko egileak ihes egin duela. Hala ere, handik gutxira atxilotu du Ertzaintzak. Polizia etxean dagozkion tramiteak egin eta gero, epailearen esku utziko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.