Gizon bat atxilotu dute Garesen, sexu eraso bat egitea egotzita

Garesko dantzaleku batean gertatu da erasoa. Foruzaingoa zer gertatu den ikertzen ari da.

Elkarretaratze bat Iruñeko auzitegi atarian, indarkeria matxista salatzeko. IÑIGO URIZ / FOKU
Elkarretaratze bat Iruñeko auzitegi atarian, indarkeria matxista salatzeko. IÑIGO URIZ / FOKU
Isabel Jaurena.
2024ko uztailaren 27a
16:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Foruzaingoak jakinarazi duenez, gizon bat atxilotu dute Garesen (Nafarroa). Herri horretako dantzaleku bateko komunetan emakume bati sexu eraso bat egitea egozten diote. Poliziak berak erran duenez, zer gertatu den ikertzen ari dira.

Gaur 06:00 aldera, Foruzaingoaren patruila bat Garesko dantzaleku batera joan da, bertako segurtasun langileek hala eskatuta. Poliziak adierazi duenez, gizona atxilotu dute orduan, eta Iruñeko komisariara eraman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.