Mutil bat atxilotu dute Gasteizen, 18 urteko neska bati sexu erasoa egitea egotzita

Biktimari ukituak egiteaz gain, telefonoa eta dirua ostu zizkion erasotzaileak, eta ihes egin zuen gero. 17 urteko adingabe bat ere ikertzen ari da Ertzaintza, delituetan parte hartu duelakoan.

Iaz Gasteizen sexu eraso baten aurka egindako elkarretaratze bat. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Iaz Gasteizen sexu eraso baten aurka egindako elkarretaratze bat. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko irailaren 2a
14:42
Entzun 00:00:00 00:00:00

19 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Gasteizen, 18 urteko neska bati sexu erasoa egitea egotzita. Uztailean izan zen erasoa, eta ertzainek orain atxilotu dute mutila. Ertzaintzaren arabera, beste hainbat lagunekin batera oldartu zitzaion biktimari, goizaldean, hura etxera itzultzen ari zela. 

Erasotzaileak «hainbat ukitu» egin zizkion biktimari, eta, neska ihes egiteko ahaleginean ari zen bitartean, sakelakoa eta soinean zeraman dirua lapurtu zizkion. Gero, ihesi joan zen mutila. Ertzaintzak salaketa jaso zuen, eta ikerketa abiatu. Mutila identifikatzea lortu, eta astearte goizean hartu zuten atxilo azkenik, lapurreta eta sexu erasoa leporatuta. 

Preso da orain gizona, epailearen aurrean agertzeko zain. Ez da aferan ikerturiko bakarra: 17 urteko adingabe bat ere ikertzen ari da Ertzaintza, «gertaeretan parte hartu zuelakoan». Adingabea ikertzen ari badira ere, Ertzaintzak ez du atxilotu oraindik.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA