Gasteizko Udaltzaingoak 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostiralean, exhibizionismo delitu batengatik. Zehazki, adingabe bati genitalak erakustea egotzi diote. Udaltzaingoaren esanetan, agente talde bat Santo Domingo plazara joan zen 17:30 aldera, bikote batek hala eskatuta. Izan ere, bikote horrek salatu zuten gizonezko batek genitalak erakutsi eta iruzkin lizunak egin zituela euren eta adingabe baten aurrean. Agenteek gizonezkoa identifikatu eta atxilotu egin zuten.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, adingabe bati genitalak erakusteagatik
Udaltzainek atxilotu dute 40 urteko gizonezkoa, bikote batek abisua eman ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu