Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 66 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean, adin txikikoen aurrean exhibizionismoa egiteagatik; sexu askatasunaren aurkako delitu bat egitea leporatu diote.
Udaltzainen esanetan, 14:00etan dei bat jaso zuten, eta Euskaltzaindia plazara joateko eskatu zieten. Bertan atxilotu zuten gizonezkoa.