Genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen andre bati erasotzeagatik

Bihurkin batekin eraso eta mehatxatu du gizonak emakumea. Santiago Ospitalera eraman dute andrea, aurpegian zauriak dituela.

2013ko abuztuaren 8a
17:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

57 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, harekin bizi zen emakume bati bihurkin batekin eraso eta mehatxu egiteagatik. Poliziak gertaeren lekura iristean, gizon bat ikusi dute, eskuan bihurkina zuela, eta andreak azaldu die eztabaida baten ondorioz eraso diola gizonak.

Herio mehatxua egin dio gizonak andreari, eta aurpegian zauriak egin. Gizona atxilotu egin dute, eta andrea Santiago Ospitalera eraman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA