Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari erasotzea egotzita

Irainak eta mehatxuak ere jasan zituela esan zien emakumeak udaltzainei.

Sexu eraso bat salatzeko elkarretaratze feminista bat, Gasteizen, iazko jaietan. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Sexu eraso bat salatzeko elkarretaratze feminista bat, Gasteizen, iazko jaietan. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Maddi Iturriotz Alkorta
2025eko abenduaren 16a
14:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Emakume batek Gasteizko Udaltzaingoaren 092 telefonora deitu zuen atzo gauerdian, eta adierazi zien bikotekide ohia mehatxuka ari zitzaiola. Udaltzainak haren etxera iristerako, 53 urteko gizonak emakumeari eraso egin zion. Emakumeak udaltzainei adierazi zien, kolpeak eman ez ezik, irainak eta mehatxuak ere egin zizkiola.

Andreak zituen lesioak ikusita, eta bien testigantzak jasota, udaltzainek gizona atxilotu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.