Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita

Udaltzaingoaren arabera, gizonak andreari autobusean egin zion eraso; semea ere bertan zegoen.

Eraso matxisten aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Eraso matxisten aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko urriaren 9a
16:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak 67 urteko gizonezko bat atxilotu du, bikotekideari eraso egitea egotzita; autobusean egin zion eraso, semea ere aurrean zegoela.

Udaltzaingoak azaldu duenez, atzo gertatu zen erasoa. 13:30 aldera dei bat jaso zuten, eta jakinarazi zieten gizon batek eraso egin ziola emakume bati. Polizia bertara joan zen, eta, biekin hitz egin ostean eta emakumeak markak zituela ikusita, gizonezkoa atxilotu egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.