Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 35 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bikotekide ohiaren babes agindua hausteagatik.
Atxiloketa larunbatean izan zen. Azaldu dutenez, 03:40 aldera udaltzainei etxebizitza batera joateko eskatu zieten. Izan ere, emakume batek salatu zuen bikotekide ohia, gizonezkoa, etxera joan zitzaiola, eta, horrela, babes agindua hautsi zuela. Poliziak gizonezkoa atxilotu zuen.
Horretaz gainera, beste atxiloketa batzuk ere izan dira: gizonezko bat eta emakume bat —bikotea ziren— atxilotu zituzten atzo, Gasteizen bertan. Udaltzaingoaren esanetan, borroka bat izan zuten, eta zauriak zituzten biek. Gizonezkoari indarkeria matxista egotzi diote; emakumeari, berriz, etxeko indarkeria.