Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiaren etxera sartu eta urruntze agindua urratzea egotzita

Gasteizko Udaltzaingoak adierazi duenez, 33 urte ditu atxilotuak.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Isabel Jaurena.
2025eko irailaren 15a
18:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

33 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Gasteizen, hiriburuko udaltzaingoak jakinarazi duenez. Bikotekide ohiaren etxera sartu, eta harengana ez hurbiltzeko ezarria zioten agindua urratzea egotzi diote.

Udaltzaingoak erran duenez, 01:30ak aldera dei bat jaso dute, gizon batek urruntze agindua urratu duela eta bikotekide ohiaren etxera sartu dela adieraziz. Polizia bertaratu denean, emaztekia eta hainbat lekuko elkarrizketatu dituzte, eta jakin dute gizonak behin baino gehiagotan urratu duela urruntze agindua. Hortaz, haren bila hasi dira, eta inguruko kale batean aurkitu dute, auto baten azpian gordeta; atxilotu egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.