INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea egotzita

27 urte ditu atxilotuak.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2017ko uztailaren 4a
12:38
Entzun 00:00:0000:00:00

Emakumezkoa da bikotekidea, eta biak bizi diren etxebizitzan izan da erasoa, astelehen arratsaldean. Arabako hiriburuko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, emakumezko batek abisu eman zion Poliziari, bere lagun bati eraso egiten ari zitzaizkiola Santa Luzia auzoko etxebizitza batean.

Hara joan ziren udaltzainak, eta atarian topatu zituzten biktima eta Poliziari hots egin zion emakumea. Gertatutakoaren berri eman ostean, atxilo eraman zuten 27 urteko gizonezkoa, biktimaren bikotekidea. Etxean atzeman zuten gizona, eta gaur eraman dute epailearen aurrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.