Beren etxeko behebarruan jipoitu zuen atxilotuak emakumea. Bizilagun batzuk hortaz ohartu eta handik hurbil alkoholemia kontrola egiten ari ziren udaltzainengana joan ziren, gertatzen ari zenaren berri ematera.
Udaltzainak atarira iritsi zirenean, gizonezkoak emakumeari aurpegian ukabilkada ematen ziola ikusi zuten. Erasotzailea gerarazi eta atxilotu egin zuten. Sudurrean kolpe handia zuen emakumeak, begi bat irekitzeko zailtasunak eta odola isurtzen zuen. Santiago erietxera eraman zuten eta han artatu zuten.
Atxilotua epailearen esku dago.
Emakumeen kontrako indarkeria