Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta

38 urte ditu atxilotuak, eta eraso fisiko jarraituen delitua egozten diote, baita adingabeen aurrean mehatxuak eta irainak egin izana.

Eraso matxisten aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Eraso matxisten aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2025eko azaroaren 6a
16:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak 38 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Zehazki, eraso fisiko jarraituen delitua egotzi diote, baita adingabeen aurrean mehatxuak eta irainak egin izana ere. 

Udaltzaingoak esplikatu duenez, atzo arratsaldean patruila bat joan zen gizona atxilotzera, emaztekiak salaketa jarria zuelako. Gizona han bertan atxilotu zuten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.