Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea eta haren ahizpa hiltzeko mehatxua egiteagatik

31 urteko gizonak labana batekin egin zien mehatxu. Emakumeek udaltzainei jakinarazi dietenez, gizonak maiz iraintzen eta mehatxatzen zituen.

Indarkeria matxistaren kasu bat salatzeko elkarretaratzea, Gasteizen. Artxiboko irudia. DAVID AGUILAR / EFE
Indarkeria matxistaren kasu bat salatzeko elkarretaratzea, Gasteizen. Artxiboko irudia. DAVID AGUILAR / EFE
kristina martin
2025eko irailaren 29a
15:21
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur indarkeria matxistarekin lotuta. 02:00etan jaso du Poliziak abisua: telefonoz jakinarazi diotenez, gizonezko bat mehatxu egiten ari zitzaion bikotekideari labana batekin, Arabako hiriburuko Ariznabarra auzoko etxebizitza batean. Udaltzainak iritsi direnean, han aurkitu dituzte gizona, haren bikotekidea eta emakumearen ahizpa. Gizonezkoak odol orbanak zituen, eta gela batzuetan ere odola zegoen.

Udaltzainek bi emakumeei egindako elkarrizketetan jasotako informazioaren arabera, gizonezkoa goizaldean iritsi da etxebizitzara, eta bi ahizpei mehatxu egin die labana batekin. Bikotekideen artean izandako borroka baten ondorioz, elkarri zauriak egin dizkiote eskuetan. 

Emakumeek kontatu dutenez, gizonak maiz iraindu eta mehatxatu izan ditu. Hori dela eta, udaltzaingoak atxilotu egin du gizonezkoa, heriotza mehatxuen eta indarkeria matxistaren delituak leporatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.